XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erkatz taldeak 10 urte Marines Arrizabalaga.

Iñaki Akizu eta Iñaki Zabaleta monitore talde txiki batekin aintzindari izan ziren.

Aurten 14 begiraleen ardurapean 60 gazte ditu bere gain.

Erkatz taldea orain dela 10 urte sortu zen, lehendabizi Hezkide izenarekin Iñaki Akizu eta Iñaki Zabaleta, monitore talde txiki batekin aintzindari izan zirelarik.

Harrezgero, jende asko pasa da talde honetatik.

Talde honek egin dituen ekintzen barruan aipatzekoak dira, adibidez, 3 urtetan zehar Legazpiko festetan konparsak, Akelarre bat, txinatarren Urte Berriaren ospakizunaren erakusketa, Legazpi Seguratik banatu zen eguneko Carta Pueblaren antzezpena eta, azkenekoa, aurtengo VII Mendeurrenaren ospakizuna dela eta, eta beste talde batzurekin antolatu den antzerki pastorala.

Aurten ere talde honek bere kurtsoari hasiera eman zion.

Azaroaren 3an, larunbatean, Parrokiko saloietan.

Erkatzek 12tik 17 urtetako gaztetxoekin egiten du lan.

Denera 14 begirale gara.

Joseba Billareal lehendakari bezala eta Marines Arrizabalaga lehendakariorde bezala.

Aurten 60 gazte ditugu gure ardurapean.

Gure lana, larunbateko 5`30etatik 7etara gaztetxoekin denbora libre momentu hori ahal den ondoen pasatzea da.

Horretarako ekintza desberdinak egiten ditugu: talde dinamikak, joku desberdinak, mendira irteerak, konbibentziak, etabar.

Ekintza puntualak ere egiten ditugu; ALIRITXI eguna, hau da, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko atsedenaldiko taldeak biltzen gara, denon artean egun alai bat igarotzeko; TXIRRIN-TXARRAN eguna, hau zabalagoa da, Gipuzkoako Bizi Alai taldeen barruan sarturik dauden atsedenaldiko talde guztiak biltzen bait gara.

Beraz, gure taldean parte hartu nahi baduzu, badakizu nun gauden. Anima zaitez!.